Herri hustu

Arabako Otxate herri hustua.

Herri hustua despopulatzearen edo hondamendi baten ondorioz gaur egun batere biztanlerik ez duen herri edo herrixka bat da. Egoera horretara iristeko arrazoi zehatza askotarikoak izan daitezke: bertako jarduera ekonomikoen porrota, gobernuak edo agintariek agindutako hustutzea, goseteak, izurriteak, lurrikarak, gerrak, istripu nuklearrak eta abar.

Hiri mamu kontzeptuak biztanlerik gabe baina egoera onean geratu den herri hustuari egiten dio erreferentzia.

Euskal Herrian herri hustuen adibide ospetsuena Otxate, Berrozi, Itoitz edota Eunate lirateke. Gehiago daude, hala ere: Adantsa, Beroitz, Isu, Lareki, Mugeta, Orradre, Urbikain...


Developed by StudentB